Miriam Lukiren testu zorrotzek eta Concetta Probanzaren irudi iradokitzaileek amaiera borobila eman zioten Literatur Jauzien hirugarren edizioari giro intimo eta atseginean.
25. Arrasate Literatur Lehiaketako sariak banatuko dituzte dagoeneko. Guztira 18 sari, ipuinak, poesia eta bertso-paperak modalitateetan. 138 lan jaso dituzte antolatzaileek, eta epaimahaikoen izenean "oso maila oneko lanak" izan dira. Sari banaketa ekitaldian Jasone Osoro idazle eta kazetaria egon da. Aretoan zeuden idazle gazteei "zuen ametsak bete daitezen", idazten jarraitzeko aholkatu zien.
Jarraian dituzue irabazleak:
Literturjauziak egitasmoaren baitan, Txillardegiren omenezko irakurraldi kolektiboa egin zen egubakoitzean Kulturateko Areto Nagusian. Urtarrilaren 14an hil zen idazle donostiarra eta euskaltzale eta abertzale moduan egindako lanagatik omenaldi xumea egin nahi izan zitzaion.
Sari banaketa ekitaldia ostegunean izango da, arratsaldeko 6:30ean, Kultur ateko Jokin Zaitegi aretoan. Zorionak denoi!
IPUIN ataleko finalistak: Jone Buendia, Alaitz Barrutia, Deiane Marcos eta Matilde Aizpurua, Beñat Aspe, Alba Bellido, Amaia Telleria, Ainhoa Zabaleta eta Ainhoa Urzelai
POESIA ataleko finalistak: Maria Aranburu, Irati Lopez, Alaitz Mendizabal, Elene Etxaniz eta Uxue Agirre
BERTSO PAPER ataleko finalistak: Maialen Diaz, Aitor Cortés, Marixe Ruiz de Austri, Nerea Madinabeitia, Ane Zuazubiskar, Maddi Labayen



