1983an Elkartea sortuz geroztik, hamaika ekimen eta zerbitzu bultzatu dugu Arrasaten euskaraz bizi ahal izateko. Kultur ekitaldiak, sentiberatze kanpainak, ume eta gazteentzako aisialdi guneak, lan mundurako plangintzak, Arrasate Press astekaria eta osteko hedabide guztiak… Elkarte txiki bat izatetik mugimendu zabal bat izatera iragan gara horrela (AED, Txatxilipurdi, Euskalan, Ekin Emakumeak, Goiena) eta hori guztia ez zen posible izanen bazkideen laguntza ekonomiko eta militantea gabe. Bazkide eginda, urtero kuota txiki bat ordainduz, aukera horiei eusten eta berriak sortzen lagunduko diguzu. Zeresana izango duzu herrian euskararen bueltan egiten denaren inguruan eta abantailak ere bai gure elkarteek nahiz Euskal Herriko beste hainbat euskaldunon elkartek antolatutako ekimenetan.

 














BILATZAILEA

EGUTEGIA

TTAK GAZTE TALDEA


BUAH TXABAL!

JAZTEN ALDIZKARIA

25 URTE ARRASATE EUSKALDUNTZEN!

HIZKUNTZA ESKUBIDEN URRAKETAK


SARE SOZIALAK