1. Lehiaketa honetara aurkez daiteke bertan parte hartu nahi duen pertsona oro. Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.
2. Lanak ulergarriak eta hizkuntza aldetik zuzenak izan beharko dira ezinbestean eta aurretik argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean saritu gabeak.
3.Palindromoak , otsailaren 15a baino lehen mezu bidez bidali beharko dira AED elkartera, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera. Dokumentu bi igorri behar dira mezuaren barruan: batean, palindromoa aurkeztuko da, ezizen batekin; bestean, erabilitako ezizen bera eta egilearen datuak( izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa).
4. Epaimahaia Marcos Gimeno palindromogilea, Oskar Elizburu Erdu-AEK euskaltegiko zuzendaria eta Amaia Arana Arrasateko Udal Euskaltegiko zuzendariak osatuko dute.
5. Lanak epaitzerako orduan ondorengoa baloratuko da: palindromoaren balio literarioa eta artistikoa, luzera, eta aberastasun semantikoa.
6. Aurkeztutako lanek gutxieneko kalitatea ez balute, sariak hutsik uzteko erabakia har lezake epaimahaiak.
7. Irabazleak, otsailak 29an, emango dira ezagutzera AED Elkartearen web gunean: www.aedelkartea.com eta sare sozialetan.
8. Saritutako lanak, AED elkartearenak izango dira eta lanok ustiatzeko eskubidea AEDren esku utziko du egileak.
9. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakia onartzea suposatzen du.
SARI NAGUSIA
Euskal Herriko onenari Debako Txindurri-Iturri nekazalturismo-sagardotegian bi lagunentzako sagardotegi afaria, logela eta gosaria.
ARRASATEKO ONENARENTZAKO SARIA
Arrasateko onenari, Txondorra erretegian bi pertsonentzako etxeko menu berezia.
http://txondorra-sagardotegi.com/








