Arrasateko gazteei euskaraz bizitzeko gogoa piztea eta horretarako aukerak eskaintzea AEDren zeregin nagusietako bat da. Ekintza horiek sortu eta herriratzeko ardura gaztez osatutako lantalde batek hartzen du beregain, Ttak! Taldeak. 

Gaur egun, helburu nagusi baten bueltan garatzen dugu gazteei begirako jarduera: euskarari prestigioa ematea. Horretarako, hiru lan-ildotan oinarritzen dugu jarduera hori: Motibazioa, Sorkuntza eta Aisialdia. 

Motibazio ekintzen bitartez, gazteen hizkuntza-jarrera eta ohituretan eragin nahi dugu,

euskaraz hitz egiterakoan eroso eta aldi berean urratzaile sentiaraziko dituen hizketa bat sustatuz. Hiru lan-lerro ditugu horretarako:

1. ARRASATEKO EUSKALKIA ezagutu eta erabiltzeko aukerak ematea

2. Herriko lexiko eta BERBETA BEROA ezagutu eta erabiltzeko aukerak ematea

3. TEKNOLOGIA ETA TENDENTZIA soziokultural berriek sortu dituzten hizkerak euskaraz landu, ezagutu eta erabiltzeko aukerak ematea

Elkartearen bigarren lan-ildoa sorkuntza da eta bi helburu bete nahi ditu:

1.Herriko gazteen potentzialtasun sortzaile eta artistikoa lokalizatu, bildu eta dinamizatzea, euren bitartez Arrasateko bizitza kulturala arnas berritu eta anizteko.

2.Berezko dohainak dituzten arrasatearrei haiek garatzeko eta euren sorkuntza lana plazaratzeko bideak zabaltzea.

Hartara, tailerrak, ikastaroak edota lehiaketak antolatzen ditugu, besteak beste. Ekintza horien helburuetako bat izaten da beti egindakoaren emaitza kaleratu eta herritarrei ezagutaraztea.

Aisialdiaren bitartez, berriz, euskaraz ere goza daitekeela erakutsi nahi diegu gazteei, nagusiki euskal sortzaileen lanera gerturatuz. Ekintza horiek herriko beste gazte mugimenduekin batera antolatzen saiatzen gara. Besteak beste, Arraska skate taldea eta AGAKO gazte asanblada.

2. Skate Festako argazkiak

Loading script and Flickr images

BILATZAILEA

EGUTEGIA

TTAK GAZTE TALDEA


BUAH TXABAL!

JAZTEN ALDIZKARIA

25 URTE ARRASATE EUSKALDUNTZEN!

HIZKUNTZA ESKUBIDEN URRAKETAK


SARE SOZIALAK