Euskal kultura bultzatzea eta euskaldunei kalitatezko kultur eskaintza gozagarria eskaintzea AEDren helburu izan dira elkartearen sorreratik. Xede horrekin, hainbat lan ildo garatu izan du urteotan. Batzuk aipatzearren, literatur sustapena, hitzaldi eta mahai-inguruak, sormena lantzeko denetariko ikastaroak, bertsolaritza, kantu tailer eta afariak, jaietan euskararen erabilera bultzatzeko ekimenak, Pastoralen antzezpenak, emakumeei berariaz zuzendurikoak, JAZTEN soziolinguistika aldizkaria... |






