|
Debagoieneko gaztetxoen artean literatur zaletasuna eta sorkuntza pizteko sortu ziren Arrasate literatur lehiaketek ere 25 edizio bete dituzte 2011 urtean. Hemen dituzue egindako lehiaketen argazkiak: 24. edizioari apirilena eman genion bukaera. Azkeneko urteetan bezalaxe, ipuin, olerki, bertso paper eta komiki lehiaketak izan genituen edizio horretan. Lanak entregatzeko epea otsailaren 4an bukatu zen eta 70 lan jaso genituen denera. Zehazki, 33 bertso paper, 20 ipuin, 15 poema eta 2 komiki. Edizioaren balorazioa beraz, ez zen guztiz gozoa izan. Alde batetik, parte hartzea jeitsi egin zen lehiaketa guztietan poesian izan ezik eta, bestalde, aurrekoari lotuta, sariak utzi geratu ziren, hainbat mailatan lan bakar bat ere aurkeztu ez delako. Positiboki baloratu genuen, ordea, parte hartzeak gora egin zuela aspaldiko partez hamazazpi urtetik gorakoen mailatan. Urtero moduan, nabarmentzekoa da herriko ikastetxe guztiek parte hartu zutela egitasmoan, dela gazteak lehiaketetara aurkeztera animatuz, dela osatu beharreko epaimahai ezberdinetan parte hartuz. Gauzak horrela, partaide-finalisten izenak apirilaren 8an eman genituen ezagutzera Goienan eta AEDko web gunean eta saribanaketa ekitaldia hilaren 16an izan zen Kultur ateko Loramendi aretoan. Ekitaldi horretan Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra izan genuen gonbidatu. Meabek hitzaldi sentikorra eskaini zien hamalau sarituei irakurtzen eta idazten jarraitzeko animuak emanez. Ekitaldia Jon Berezibar eta Ubane Madera kazetariak gidatu zuten eta bertaratutako gazte, senide eta gonbidatuek partekatutako mokadu xume batekin eman genion amaiera. Saritutako hamalau lanak hemen daukazue ikusgai. Irailarekin batera lehiaketen 25. edizioa prestatzeari ekin genion. Hasteko eta behin, bilera erronda bat egin genuen ekintza honetan artez edo moldez laguntzen diguten ikastetxeekin. Izan ere, euren esku-hartzea erabakigarria izaten da ekintzaren emaitzetan eta, 24. edizioan egondako beherakaadri erreparatuta, begi bistakoa zen Arrasate Lehiaketek egokitu beharra zeukatela. Bilera erronda horren ondorioz, aldaketa batzuk egin ditugu oinarrietan (hala nola, komiki lehiaketa kendu) eta abendu erdialdera egin genuen deialdia. Honenbestez, lanak entregatzeko epea martxo bukaera arte luzatu dugu eta sari banaketa ekitaldia maiatzaren izango zen, 3. Literatur jauzien barruan, alegia. Saritutako hogei lanak hemen dauzkazue ikusgai. |
Gaztetxoen artean literatur zaletasuna eta euskarazko sormena bultzatzeko sortu zituen AEDk 1986an Arrasate literatur lehiaketak. Urte hauetan guztietan herriko ikastetxeak ezinbesteko aliatu izan ditu elkarteak Arrasate lehiaketak aurrera ateratzeko orduan. Gaur egun literatur sormenean ardaztuta badaude ere, Arrasate lehiaketek askotariko diziplinak lantzeko aukera eskaini izan dute edizioz edizio: ipuina, poesia, bertso-paperak, argazkigintza, ikus-entzunezkoen gidoigintza, antzerkia, komikia, irratigintza, euskalki grabaketak… Lehiaketen edizio bakoitzari sari banaketa-ekitaldi hunkigarri batekin ematen diogu bukaera. 2010etik euskal idazle ezagun bat gonbidatzen dugu bertara, bere bizipenetatik abiatuta, gazteak euskaraz sortzen jarraitzera anima ditzan.







