Arrasaten sortutako gizon handiari eskainitako itzulpen sariketa, 1986an jarri zuen abian AED euskara elkarteak. Hasiera batean, euskaraz topatzea zailak ziren testuak (zientifikoak, dibulgaziozkoak, filosofikoak...)euskarara ekarri eta zabaltzeko helburuarekin ekin zion bideari sariak. Halere, 2002an, garaietara egokitu beharra zuela ikusirik, beste norabide bat eman zitzaion eta izendatutako azken Literatur Nobel saridunaren lan esanguratsu bat euskaratzea helburutzat jarri. Elkar argitaletxearekin daukagun lankidetzari esker, itzulpenaren emaitza argitaratu egiten da urterik urte Durangoko azokaren bueltan. Uste dugu beraz, Jokin Zaitegi sariketak ekarpen polita egiten diola oro har euskal kulturgintzari.

Hauek dira azken urte hauetan argitaratutako liburuak:
 

2002, Imre Kertész-en Zorririk ez, Urtzi Urrutikoetxeak euskaratua.

2003, J.M. Coetzee-ren Lotsaizuna, :Oskar Aranak euskaratua.

2005, Harold Pinter-en Maitalea eta beste zenbait antzerki-lan, ñigo Errastik itzulia.

2006, Orhan Pamuk-en Elurra,Monika Etxebarriak eta Fernando Reyk itzulia.

2007, Doris Lessin-en Belarra Kantari,Koro Navarrok itzulia.

2008, J.M.G Le Clézio: Basamortua, Luis Berrizbeitiak itzulia.

2009, Herta Muller: Hatsaren kulunka, Ibon Uribarrik itzulia.

2010, Mario Vargas Llosa: Pantaleon eta bisitariak, Santi Leonek euskaratua. 

24. edizioa 2010eko azaroan deitu genuen, egun batzuk lehenago Suediako Akademiak Nobel Saridun izendatu zuen Vargas Llosaren Pantaleón y las visitadoras eleberria itzultzeko. Koro Navarro, Fernando Rey eta Karlos Zabala itzultzaileek osatu zuten epaimahaia galtzak bete lan ibili zen bekaduna aukeratzeko, 39 hautagai aurkeztu baitziren deialdira (inoizko parte hartzerik altuena).

Azkenean, Santi Leoné historialari iruindarrak eskuratu zuen beka eta irailera arte jardun du egile perutarraren eleberri umoretsua euskaratzen. Liburuak odisea txiki bat izan du ordea, argitaletxeari inoiz baino gehiago kostatubaitzaio egilearen baimena lortzea liburua argitaratzeko. Ondorioz, Durangoko azoka hasita zegoela ikusi zuen argia liburuak eta urtero azokako daten aurretik egiten dugun liburuaren aurkezpena ere atzeratu egin behar izan genuen halabeharrez. Azkenean, abenduaren 16an egin genuen, Elkarren Donostiako dendan.

Bien bitartean, 2011ko azaroan, sariketaren 25. edizioa jarri genuen abian, Tomas Transtorömer suediarrarenpoema bilduma bat euskarara ekartzeko asmoz. Abenduarekin bukatu zen hautagaiek laginak aurkezteko epea eta 13 izan ziren guztira jasotakoak.

Kopurua pozik egoteko modukoa da, iaz baino lan gutxiago jaso arren, nahiko zaila baita jendea poesia itzultzera animatzea.

Gauzak horrela, laginok epaitzeko ardura Luigi Anselmik, Santi Leonek eta Joseba Ossak izango dute aurten eta hilaren amaierarako jakinaraziko dute zeinek eskuratuko duen Kutxa Fundazioaren laguntzarekin finantzatuko dugun 5.000 euroko beka.

Jokin Zaitegi Libuen azalak

zoririk ez
zoririk ez
lotsaizuna
lotsaizuna
maitalea
maitalea
Elurra
Elurra
belarra kantari
belarra kantari
basamortua
basamortua
Azala HATSAREN.indd
Azala HATSAREN.indd
pantaleon eta bisitariak
pantaleon eta bisitariak

BILATZAILEA

EGUTEGIA

TTAK GAZTE TALDEA


BUAH TXABAL!

JAZTEN ALDIZKARIA

25 URTE ARRASATE EUSKALDUNTZEN!

HIZKUNTZA ESKUBIDEN URRAKETAK


SARE SOZIALAK