|
Lan ildo honetan, euskaldun berri eta euskaldun zahar lagun talde txikiak osatzen dira (3-5 lagun), euskara praktikatu eta bide batez euskalkira gerturatzeko. Berba-lagun talde horiek zein bere kasa elkartzen dira, astean ordubete gutxienez, nahi dutena egiteko: kafea hartu, paseatu, mendira joan, erosketak egin... Gainera, taldeak elkar ezagutzeko ekintza bereziak ere antolatzen dira. Hala nola, ikastaroak, 2. eskuko liburu eta euskarazko cd-dvd azoka eta afariak. Hemen dituzue argazkiak ikusgai: [2005-2006][2006-2007][2007-2008][2008-2009][2010-2011] |






