|
Euskaldun zahar zein berriei zuzendutako ekintzak izaten dira asteburukoak. Hau da, Zahar berriko berba-lagun taldeetan parte hartze duten guztiei eta baita haien senitarteko, lagun edota lankideei ere. Are gehiago, Zahar Berriko partaideak animatu egiten ditugu euren ingurune hurbileko jendea gonbidatzera, besterik ez bada ekintza hauetan euren artean euskaraz egiten hasiz gero aukera gehiago egon daitekeelako aurrerago euren harremanean euskara lekua irabazten joateko. Urtean 5 - 6 ekintza antolatu ohi ditugu. Ekintza kulturalak (gure artea, gastronomia, ohitura zaharrak eta abar ezagutzeko), mendi irteerak eta bazkari-afariak izaten dira oro har. Irteera gehienak zapatu goizez izaten dira, egun erdikoak, jendeak gurago duelako bazkaltzera etxera bueltatu. Baina, badira tartean urtero jendeak gogo handiz hartzen dituen irteera luzeagoak ere. Hala nola, sagardotegiko irteera eta Topaguneak (euskara elkarteen federazioak) antolatzen duen Mintza eguna. Hemen dituzue argazkiak ikusgai: [2006-2007][2007-2008][2008-2009][2009-2010][2010-2011] |






