Hilean behin, euskaltegietako ikasleei zuzendutako ekintza bat antolatzen dugu, Zahar Berrin parte hartzen dutenekin eta parte hartzen ez dutenekin. Ekintza hauen helburuak, hiru dira: ikasleak Arrasateko euskalkira ohitzen joatea, AEK-ko eta Udal Euskaltegiko ikasleak elkar ezagutzea eta Zahar berrin parte hartzen ez duten ikasleak programara erakartzea. Beraz, ekintza ugari egiten ditugu urtero, arrakastaz egin ere: pintxo ikastaroak, ipuin kontalariak, diapositiba emanaldiak eta abar.

Ekintzok goiz eta arratsaldez errepikatzen dira parte hartzeko aukera euskaltegietako talde ezberdinei eman asmoz. Hainbat ekintza herrira eta berba lagun taldetako euskaldun zaharrei ere zabaldu izan zaizkie. Hala nola, hitzaldiak, ipuin kontaketak… Batez beste 50 - 60 bat lagun elkartzen dira ekintza bakoitzean.

Hemen dituzue argazkiak ikusgai: [2003-2004][2004-2005]

BILATZAILEA

EGUTEGIA

TTAK GAZTE TALDEA


BUAH TXABAL!

JAZTEN ALDIZKARIA

25 URTE ARRASATE EUSKALDUNTZEN!

HIZKUNTZA ESKUBIDEN URRAKETAK


SARE SOZIALAK