AEDren eskariz,Unai Iturriaga bertsolariak idatzitako antzezlana da Buah txabal! eta 2011ko maiatzaren 10eanizan zen estreinaldia Markinako Uhagon kulturgunean. 

Gehiago irakurri...

2010ean sortu genuen SAPERUAK izeneko ekimena, komiki formatuan gazteei bertako berbak eta espresioak ezagutzera eman asmoz. Urtebete beranduago, beste helburu bat gehitu genien Marilu, Kaku, Edurne eta Txatxarra protagonista dituzten komikiei, hizkuntza-jarreren eta erabileraren inguruko hausnarketa bultzatzea, alegia. Saperokerixak izen berria eman genion komikiari eta ikastetxeetan eta eskura banatzen zaie gazteei.

Gehiago irakurri...

Arrasateko kaleetan euskara gehiago entzungo bada, estrategiko deritzogu tokiko erregistro ez formala, euskalkia, bultzatzeari. Horregatik, hainbatero antolatzen ditugu Arrasateko euskalkia ikasteko eta hobetzeko ikastaroak, gazteei zuzenduta, bereziki. 2011n adibidez 2 egin genituen.
Hika ikastaroa udaberrian egin genuen eta euskalkiarena, udazkenean. Udal euskaltegian eta hogei orduko iraupenekoak izan ziren biak.


Dragoi janean, lelotzat duela bi urtetik hona erabili izan dugun bera erabili genuen (Dragoia jan eta gero euskaraz jo ta fuego!) eta horren egokitzapenarekin atera genuen jaietan euskaraz egitera deitzeko pegatina ere. AEK eta EHErekin batera atera genuen berau eta AEDko Gazte taldea arduratu zen dideinuaz eta banaketaz. Mila banatu genituen 23ko herri bazkariaren eta Dragoi Janaren artean.

Gehiago irakurri...

BILATZAILEA

EGUTEGIA

TTAK GAZTE TALDEA


BUAH TXABAL!

JAZTEN ALDIZKARIA

25 URTE ARRASATE EUSKALDUNTZEN!

HIZKUNTZA ESKUBIDEN URRAKETAK


SARE SOZIALAK