Paddy Rekalde idazle bilbotarrak Spray, bere azkeneko poesia liburuaren errezitaldia eskaini zigun azaroaren 11n Gaztetxean. DJ Baltzak eta Peru Madalena graffitigileak lagundu zioten irakurraldia girotzen. Hogeita hamabost gazte bildu ziren ikuskizun bitxia ikusteko eta batzuek muntaian parte hartzeko aukera izan zuten, marrazkilariari laguntzen.