90. hamarkadan AEDk Hegoaxe izeneko taldea izan zuen Iparralde eta Hegoalde arteko harremanak estutzeko asmoz. Hamarkada luzean, denetariko ekintzak antolatu izan zituen helburu horrekin: irteerak, erakusketak, kultur emanaldiak... Dena dela, Seaskari ikastolak eraikitzen eta mantentzen laguntzeko egiten zituen auzolandegiak dira Hegoaxeren ekintzarik esanguratsuena.

Hemen dituzue argazkiak ikusgai:

1991 | 1993 | 1994 | 1995

Uztaila eta abuztuan AUZOLANDEGIAK antolatzen ziren Iparraldeko ikastolei laguntzeko asmoz. Auzolandegietan gazteek goizez egiten zuten lan ikastoletan hainbat konponketa eginez, arratsaldetan berriz, mota guztietako ekintzak burutzen zituzten bertako gazteekin harreman oso polita lortuz.

Hemen dituzue argazkiak ikusgai:

1993 | 1996 sohüta | 1996 Senpere | 1997 | 1999 Urruñako ikastola | 1999 kanbo

1993tik aurrera, AEDko Gazte taldeak antolatzen zuen ekintzarik jendetsuenetarikoa zen. Hasiera batean, ekintza honek arrakasta handiagoa lortzeko eskualdeko euskara elkarte eta mendi elkarteekin batera egin zen. Elkarlan aberats honen bitartez, jende gehiago inguratu zen Euskara hutsez burutzen zen kultur-kirol ekintza honetara. Urterik urte indarra hartzen joan zen. 

Hemen dituzue argazkiak ikusgai:

1998 | 1999 | 20042005-2006 | 2007

Goitibehera jeitsierarekin, berreskuratu gura izan zen lehenago egiten ziren jeitsierak eta honen inguruan sortzen zen girotxoa. Baita ere, goitibeheren inguruan dagoen tradizioa eta ikusgarritasuna nola ez. Ekintza honetan Iparraldeko eta Hegoaldeko goitibeherek hartzen zuten parte, horrela, herriko eremua gaindituz. 1996tik 1999ra bitartean urtero burutu zen.

Hemen dituzue argazkiak ikusgai:

1996 |

Abuztuko oporrei begira, Gazte taldeak bizikleta martxa ezberdinak antolatu izan ditu, alforjak bizikletan zintzilikatu eta pedalei eragiten abenturazko egunak pasatu asmoz. Egunero 90 km gutxi gora behera ibiliz, gazteak forma fisiko paregabean amaitzen zuten ondo pasatzeaz gain. Esperientzia benetan aberasgarria bizi zutela esan behar da.

Hemen dituzue argazkiak ikusgai:

1995 | 

1993an hasi eta 2000ra arte antolatu zen nesken futbito txapelketa. Izugarrizko arrakasta izan zuen, talde askok hartu baitzuten parte. Azpimarratzekoa da AEDko hainbat neska gaztek zein ilusio eta seriotasunez hartu zuten zeregin hau eta zein modu bikainean antolatu zuten.

Hemen dituzue argazkiak ikusgai:

1994 |

1992an antolatu zen lehen aldiz gaztainerre usadioa berreskuratu zuen jaialdia. Ekintzaren bueltan, txalapartari, trikitilari edota bertsolariak aritzen ziren herriko plazan. 2000. urtean egin zen azkenekoz ohitura errotuta ikusterakoan.

Urte ezberdinetan, AEDko gazte taldeak olinpiada ezberdinetan parte hartu izan du beste herri batzuetako gazte taldeekin.

Hemen dituzue argazkiak ikusgai:

1998 |

BILATZAILEA

EGUTEGIA

TTAK GAZTE TALDEA


BUAH TXABAL!

JAZTEN ALDIZKARIA

25 URTE ARRASATE EUSKALDUNTZEN!

HIZKUNTZA ESKUBIDEN URRAKETAK


SARE SOZIALAK