|
Euskal kulturaren ikur behinenetako bat da duda barik bertsolaritza eta AEDren kultur jardueraren barruan bere espazioa izan du betidanik. Askotariko ekitaldiak antolatzeaz gainera – afariak, jaialdiak, txikiteoak, kopla kantaldiak…- AEDk Bertso eskola ere izan zuen, 1995ean Patxi Goikoleak, Unai Bergaretxe eta Aitor Zabaloren laguntzarekin, sortuz geroztik. Hark jorratutako bideari, Ainhoa Agirreazaldegik, Asier Iriondok, Oihane Pereak, Nerea Urrak eta Jokin Labayenek eman zioten jarraipena. Haren ondotik, helduen eskola jarri zen martxan Danel Goikoleak gidatuta eta bizpahiru urtez aritu ziren astero biltzen. 2008an AEDren babesetik irten zen eskola, Arrasate Bertso Eskola sortzeko. Edozelan ere, San Joan eta Santamas jaien bueltan antolatzen diren jaialdiak antolatzeaz AED arduratzen da oraindik ere. Hemen dituzue ikusgai azken urteotako jaialdien kartelak. |














