AEDk sortu eta urte betera antolatu zuen aurreneko Euskal liburu eta diskoen “saltokia”. Gabonei begirako sentiberatze kanpaina baten bueltan egin zen 1984ko azoka hura, “Oparirik ederrena musu eta liburuarena” lelopean. Hartara, herritarrek AEDren saltokian zein herriko liburu denda guztietan euskarazko materiala, %10eko beherapenarekin erosteko aukera izan zuten hainbat egunez. Euskarazko produkzioaren inguruko informazioa ere zabaldu zen etxeetara herriko ikastetxeen bitartez.
Urteen buruan ekimena zabalduz, egokituz eta osotuz joan zen, alde batetik euskarazko produkzioa ere ugalduz joan zelako eta, bestetik, salmentarekin batera, kultur ekintzak ere programatzen zirelako. Azkeneko edizioa 1998an antolatu zen.