Elkartean sortutako lehenengo lantaldeetako bat izan zen Kanpo Harreman Taldea. Herriko zerbitzu eta entitateetan euskararen presentzia eta erabilera areagotzea zuen helburu eta estrategia gisa aurrez aurreko bilerak baliatzen zituen nagusiki.

Gehiago irakurri...

Arrasateko Udalaren eskariz, AED elkarteak “Arrasateko Merkataritzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana” diseinatu eta abiarazi zuen, 1998an. Plana bi fasetan gauzatzea aurreikusi zen. Lehenengokoan, parte hartu nahi zuten saltokietan euskararen egoera aztertuko zen eta, bigarrenean, saltoki horientzat egokitutako plan indibidualizatuak egingo ziren.

Gehiago irakurri...

Matrikulazio garaietan, euskarazko D ikas ereduaren aldeko hainbat ekintza eraman izan dugu aurrera. Hasierako urteetan, EKBk, Euskal Kulturaren Batzarrak, zabaltzen zituen kanpainak herriratzea izaten zen AEDren egiteko.

Gehiago irakurri...

Euskaldunok informazioa euskaraz jasotzeko daukagun eskubidea aldarrikatuz, etxetako postontzietan jasotako publizitatean eta idatzizko hedabideen herriko kroniketan euskararen erabilera neurtzen hasi zen 1990ean Kanpo Harreman Taldea.

Gehiago irakurri...

Herritarrei nortasun agirian abizenak euskal grafiaz idazteko laguntza zerbitzua eskaini izan dugu urtetan. Hasiera batean, prozesu administratibo luzea eskatzen zuen horrek eta AED arduratzen zen burutu beharreko gestioez. Urteen buruan grafia aldaketa hori egiteko prozedura erruz arindu dute Administrazioek eta horri esker gaur egun nahikoa da norberaren jaioterriko epaitegian eskatzea.

AEDren eta Udalaren ekimenez, 1990eko martxoaren 28an sinatu zen Arrasateko Monterron Kultur Etxean Arrasateko elkarte eta erakundeen artean euskararen erabilera areagotzeko Hitzarmena.

Gehiago irakurri...

Lan munduan eta horren barruan enpresatan, barne harremanetan zein enpresen artekoetan, euskararen erabilera suspertzeko helburuarekin jardun zuen taldeak.

Gehiago irakurri...

Jaietako barraketan euskal giroa jartzeko asmoz muntatu zen hainbat urtez AEDren tonbola. Senpereraino ere bidaiatu zuen inoiz Seaskako lagunentzako sosa batzuk lortzen laguntzeko.

Gehiago irakurri...

AEDk 1985ean kaleratu zuen aurrenekoz elkartearen bereizgarri izatera irits izen pegatina: “Eta hau, zergatik ez euskaraz?”.

Gehiago irakurri...

Euskaldunak ahal duten guztietan euskaraz egitera animatzeko grabatu zen 1985. urtean zinemarako spota. Herriko bi zinematan eman zen spota, sei hilabetez jarraian, film emanaldi guztien hasieran. Antzezte nahiz bikoizketa lan guztiak AEDko militanteek egin zituzten eta oro har ondo baloratu zuten emaitza, herritar gehienen gustukoa izan zelako eta, garrantzitsuena dena, herriko jende ezagunaren bidez euskararen aldeko mezu bat zabaltzea lortu zelako.


Oihartzun zabala izan zuten herrian AEDk sortu eta gutxira euskaldunon kontraesan eta jarreren inguruan zabaldu zituen komikiek. Euskaldunok euskararekiko izaten ditugun hainbat portaera desegoki salatzen ziren hiru bineta ezberdinetan.

Gehiago irakurri...

BILATZAILEA

EGUTEGIA

TTAK GAZTE TALDEA


BUAH TXABAL!

JAZTEN ALDIZKARIA

25 URTE ARRASATE EUSKALDUNTZEN!

HIZKUNTZA ESKUBIDEN URRAKETAK


SARE SOZIALAK