|
PARTE HARTZEKO OINARRIAK: · Esaldi horren bitartez, antolatzaileen helburua da arrasatearrak San Joanak euskaraz bizitzera animatzea. · Aukeratutako esaldia 2013ko Arrasateko San Joan jaiak girotzeko erabiliko diren euskarrietan (kartela, esku-orria, pegatina, zapia…) erabiliko da. · Erabilera hori kontuan hartuta, esaldi laburra eta argia izatea baloratuko da. · Lehiaketa honetan Arrasaten bizi, ikasi edo lan egiten duen edonork parte har dezake, taldean edo bakarka. · Partaide edo talde bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake. · Lanak AED elkartean (Pablo Uranga 4 behea) aurkeztu behar dira maiatzaren 20a baino lehen. Lanean ez da egilearen/egileen izenik jarriko. Datu pertsonalak (izen-abizenak, adina, telefonoa eta helbidea) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal hori, proposaturiko esaldiarekin batera, beste kartazal handiago batean. Emailez bidaliz gero, bi fitxategitan bereizirik bidaliko dira egilearen datuak eta proposaturiko esaldia, helbidera honetara: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu · Epaimahaia Udaleko, AEDko, Erdu-AEK-ko eta EHEko kideek osatuko dute. Epaia maiatzaren 22rako jakinaraziko da. · Saria 100 € izango da. · Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakiz gero.
Jaiari hasiera TTak! plazan eman ondoren, herriko kaleetan zehar koadrilen arteko olinpiadetan ederto pasa zuten gazteek. Ondoren gaztetxean afari goxoa eta afal ostean sari banaketa eta dantzaldia Elvis Caino Djarekin.
Aurtengoa, 3. edizioa izan dugu. 2012ko abenduan abiatu zen lehiaketa eta 2013ko otsailaren 15a bitartean, Euskal Herriko txoko askotatik bidalitako 48 palindromoen artean, Euskal Herriko palindromo onena eta Arrasateko onena aukeratu dituzte epaimahaia osatu duten Markos Gimeno palindromogileak, Amaia Arana Udal euskaltegiko zuzendariak, Oskar Elizburu Erdu-AEK euskaltegiko zuzendariak eta Juan Mari Aguirreurreta 2. edizoko irabazleak.
“XXI. mendeko euskaldunak: nola ari diren aldatzen gauzak, kamarada!” izenburupean, hizkuntzaren egoera eta etorkizunari buruzko irakurketa zabal bezain zehatzarekin itxi zuen herenegun Kike Amonarrizek Arrasateko AED elkarteak antolatutako “Lau begiratu euskararen norabideari” zikloa. Tolosarra elkarrekintza etengabean aritu zen publikoarekin – 70 lagun inguru- eta ez zien, ez, kale egin saio umoretsu bat espero zutenei. Hitzaldia bertatik bertara edo Goiena.net-etik jarraitzeko aukera izan ez zenutenok hementxe duzue kronika, Mondraberri atari digitalak eskuzabal utzitako argazkiekin osaturik.
|
Arrasateko Erdu-AEK-k, EHEk eta AED elkarteak San Joan jaietako esaldi laburren lehiaketa antolatu dute, Udalarekin elkarlanean.
Lehenengo edizioaren arrakasta ikusita, maiatzaren 4an ospatu zuen TTak! gazte taldeak bigarren urtez TTak! eguna.







